Uztailaren 21ean ospatuko da Erroibarko Eguna . Duela urte dezente burutzen den festa herrikoia da, eta helburua bailarako bizilagunak elkarrekin egoteko aukera izatea da. Egun osoan zehar ekitaldi anitz egiten dira: artisau erakusketak-azoka , haurrentzat antzerkia, herri-kirolak, musika herrikoia, zikiro-jatea (400 pertsonentzako bazkaria), eta arratsalde-gauean orkestra musika.

• Hona hemen aurtengo egitaraua:

9.30tan. Goizeko soinua ibarreko herri guztietan.

10:30etan. Meza Sorabil Zelaian.

11:30etan. Gaztelu puzgarriak eta zezen mekanikoa.

12:00etan. Mus txapelketa elkarteetako txapeldunekin.

12.30tan. Haurrentzako antzerkia Shanbu Teatro taldearekin.

13:00etan. Herri Kirolak Saralegi anaiekin.

15:00etan. Herri-bazkaria.

17:00etan. Gaztelu puzgarriak eta zezen mekanikoa.

18:00etan. Dantzarien emanaldia.

19:30etan. Dantzaldia EQUUS orkestrarekin 24.00ak arte.

 

 

 



.

© Atxatxuri - Biaizpe