.





.

Lurralde honen paisaia berdea, hezea, hotza, basatia eta udazkenean lainoez estalirikoa da. Leuna eta, aldi berean, pagoez josia, pinuak, gaztainondoak, lizarrak eta iratzeak, bertako ganaduarekin nahasten dira.
Euri eta elur anitz egiten duen lekua, negu gogorrekoa, ihintzak eta lantxurdak askotan zelaiak estaltzen dituzte. Ura oparoa da eta Odia, Itolegi eta Ezpelondo ubideak, gardenak.

Arrano beltzaren begiradak lasaitasun eta bakea eskaintzen digun bailaran zehar laguntzen gaitu; pagadiez osaturiko baso hostotsuetan barna, galtzeko leku zoragarrietan barna, erreka xuxurlagarrien barna. Ondare artistikoaren jabe den paisaia aberatsa osatzen du. Erdi Aroko zubiak, errota eta jauregiak antzinako historiaren lekukoak dira.

Gure inguruneaz gehiago jakiteko sakatu ezkerreko menuan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

© Atxatxuri - Biaizpe