Erroibar Nafarroako pirinioko bailara bat da, 144,28 km karratuen zehar
zabaltzen dena. Honako herri hauek ditu mugakide:
Nafarroa Beherea eta
Baztan iparraldean;
Auritz eta
Artzibar ekialdean;
Lizoain
hegoaldean;
Esteribar eta berriz
Baztan mendebaldean.
Bailararen erdigune geografikoa Lintzoain da, Iruñetik
32 kmra. Han kokatzen da Udaletxea.
Erroibar 11 herrik osatzen dute, orotara
797 biztanle biltzen
dituztelarik. Hauetaz gain jendea bizi da ere beste leku hauetan:
Sorogain,
Olaberri,
Urniza eta
Larraingoan. Beste herri hauetan,
aldiz, ez da inor bizi egun:
Orosa,
Oiaide eta
Gurbitzar.
Erro gainak klima aldaketa bereizten du:
atlantikoa
mendebaldean eta
mediterraneoa ekialdean.
Antzinako bizimodua,
nekazaritza eta
abelzaintzan
oinarritua aldatu egin da gaur egun.
Zerbitzu alorrean gorakada nabarmena
gertatu da, batez ere turismoari dagokionez, eta bestalde,
industria gune
bat sortzen ari da
Urrobin (Aurizberri). Bigarren industrialde bat
ere egin nahi da, kasu honetan Orondritzen.